XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Aita Espiritu santuak egin zuen Maria Jainkoaren Ama.

Espiritu berak egin gaitu gu Jainkoaren seme-alaba.

Espirituak eraginda, esan dezagun Mariaren semeak erakutsi zigun otoitza.

Atera gaitzazu Atera gaitzazu, Jauna, gaitz guztietatik; eta emaiozu mundu osoari zure Semeak, gizon egitean, otsegin zuen bakea.

Ase gaitzazu zure errukiaz bekatutik garbi bizi gaitezen; sendotu gaitzazu bizi honetako estualdi guztietan; indartu eiguzu zure Semearen lehenengo etorrerak sortu zuen itxaropena, Bera azkenaldian noiz itzuliko zain gaudela...

Hona hemen Hona hemen Mariagandik jaiotako Semea, Jainkoaren bizia eskaintzera datorkiguna.

Zoriontsuak honen mahaira deituak!.

Jaunartze-ondorengo otoitza
Betiereko erospenaren agiria harturik,
eskatzen dizugu, Jainko ahalguztiduna:
zenbat eta hurbilago izan salbameneko jaia,
hainbat eta gartsuago presta gaitezela
zure Semearen jaioteguna ospatzeko.
Jesukristo.

Bukaerako oharpena Mariarekin bat, Eguberrietarako prestakizuna burutu dezagun.

Jaunaren mirabeak Jainkoaren Hitza entzutera eta bizitzari txertatzera eraman gaitzala.